XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNEROKOA

Aspaldian ixilik du gure euskel-ataletan egunkariarekiko asmoa.

Mutikoa, koskortu-ala, gallendu egin zaigu.

Ta Ameriketa'ra baserritar yoanak zaldun-usai etorri oi bezela, alaxe, erastunez yosia ta erdera arroa dariola, dabil, or zear, bere burua erakutsi bearrez.

Baña guk eztiogu utziko zearo erdelduntzen.

Ongi da erderaz ere dakian; baña ¿euskera aztu, alajañetan, euskel-eguneokoak? Ez, enetxoa!... Ori ezezik, aurreko euskel-atalera dakargun.

Zertan geran diozu, irakurle?... Ikusi: Asmoaren gorabera nagusienak aztertu dira, ta ezagun arazi ere, Donostia'n, Eusko-Ikaskuntza aretoan.

Esan dezagun gaurkoz, soilki, Euskalerria'n iru milla eusko yator ba-da, mamitze aal-dala gure asmoa: bestela, ez.

Iñoizko Sodoma-Gomorra gaizto aiek gaizkatzeko amar gizaki zintzo bear bezala, euskeraren ez gaizto, baña bai gaixo ta, agian, euskotasunaren gaizkakunderako, IRU MILLA lagun zintzo bear ditugu.

Bear-dirua ta iragarkiak orren alboko ta ondorengo yo ditzakegu.

Berriro diotsutet, IRU MILLA arpidedun sortzen ba-da, sortuko dala egunkaria ere.

Urrena arte, Yainkoa lagun.

1929'-gko. VII 13-g.